Uliako mintegiak eta ur biltegiak bisitatu dituzte legebiltzarkide batzuk
Uliako mintegietako parkea bisitatu zuten asteburuan Eusko Legebiltzarreko Kultura Batzordeko zenbait parlamentarik. Uliako Auzo Elkarteak gonbidatuta parkea bera eta ur biltegiak ezagutu zituzten. Halere, elkarteko kideek kritikatu dute udal gobernuko kiderik ez zela agertu harrera egitera.
Uliako Auzo Elkarteak agerraldia egin zuen legebiltzarrean, pasa den abenduaren 10ean. Kultura batzordean Donostiako Udalak Uliako Lore Baratzetan egin nahi dituen proiektuen inguruan aritu ziren. Batzorde hartan adostu zuten asteburuko bisita gidatua.