Patria liburuan oinarritutako telesailerako figuranteen casting-a egingo dute Donostian
AEBtako HBO ekoiztetxeak Fernando Aranbururen Patria eleberrian oinarritutako telesaila egingo du, Elena Irureta eta Ane Gabarain aktoreak protagonista gisa hartuta. Grabaketa datozen hilabeteetan zehar burutuko dutenez, ekoiztetxeak figuranteak lortzeko casting-ak egingo ditu Donostia, Elgoibar eta Soraluzen.
Hautaketarako 16 urtetik gorako emakume eta gizonak bilatuko dituzte, eta hautagaiak nortasun agiriaren bi aldeen fotokopia bat eta IBAN zenbakia eraman beharko dute frogara. Donostiako casting-a Victoria Eugenia Antzokian egingo dute, hiru saiotan banaturik: otsailaren 5ean, 6an eta 7an. Frogak Okendo plazako 1. zenbakiko lokalean izango dira, 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 20:30era.