Kafeta Feministak berreskuratu dituzte
Zenbait hilabeteko geldialdiaren ostean, Kafeta Feministak bueltan izango dira aste honetatik aurrera. Izan ere, emakume*, bollera eta identitate ez normatiboa dutenentzako gunea ostiralean (otsailak 1) berreskuratuko dute, 19:30etatik aurrera Kijera gaztetxeko ispiluen gelan egingo duten topaketarekin.
Ekitaldia Kafeta Feministen aurkezpen proiekzioarekin abiatuko dute, orain arteko ibilbideak utzitako irudiak errepasatuz. Ondoren, Nerea eta Estitxuk osatutako duoaren doinuez gozatu ahal izango dute, bertan eskainitako janaria dastatu bitartean.