Pistarik gabeko Anoetak lehen aldiz jasoko du Reala eta Athleticen arteko derbia
Argazkia: Reala Denboraldi hasiera kaxkarrari buelta ematea lortu ostean, Realak eta Athleticek sailkapenean gora egiten jarraitzeko saiakera egingo dute asteburuan. Larunbatekoa hil ala biziko neurketa izango da, Europako postuetan sartzeko lehian aurkari zuzenak izateaz gain, derbia irabazteak (eta baita galtzeak ere) eragin zuzena izan dezakeelako bi taldeen autoestimuan. Donostiarrek, ordea, abantaila bat izango dute. Izan ere, jokalariek zaleen berotasuna inoiz baino gertuago sentituko dute lehen aldiz derbia jasoko duen pistarik gabeko Anoetan.
Emakumeei dagokienez, Realak indartsu egingo du Sevillarako, aste honetan kopako finalerdietarako sailkatzea era ikusgarrian lortu ostean.
Izotz hockeyan, Txuri Urdineko neskek eta mutilek orain arteko joko eta sentsazio onak mantentzen ahaleginduko dira, bi taldeek play-offetarako sailkatzea bermatua baitute.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek Burgoserako bidaia egingo du San Pabloren aurka neurtzeko, eta Ibaeta Basketek, berriz, Extremadurako Al-Qazeres taldea jasoko du etxean.
Eskubaloian, azkenik, Bera Berak EHF kopako ligaxka faseko azken-aurreko partida jokatuko du, hurrengo faserako sailkatzea oso zail duelarik. Hain zuzen, orain arte partidarik galdu ez duen Podravka Vegetaren aurka irabazi beharko dute donostiarrek txapelketan aurrera egiteko. Gainera, hori lortuta ere, sailkatzea ez dute ziurtatua izango. Izan ere, Danimarkako Nykobing Falsterrek bere norgehiagoka ez irabaztea ezinbestekoa izango da Bera Berak historia egiten jarraitu dezan.
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 19. jardunaldia:
-
Sevilla – Reala (Igandea, 12:00)
Gizonezkoen lehen maila, 22. jardunaldia:
-
Reala – Athletic (Larunbata, 16:15)
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, 13. jardunaldia
- Txuri Urdin – Majadahonda (Larunbata, 21:15)
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, 18. jardunaldia
- Puigcerda – Txuri Urdin (Larunbata, 22:00)
SASKIBALOIA
Gizonezkoen ACB liga, 19. jardunaldia
-
San Pablo Burgos – Gipuzkoa Basket (Igandea, 17:00)
Emakumezkoen liga, 18 jardunaldia
-
Ibaeta Basket – Al-Qazeres (Larunbata, 18:00)
ESKUBALOIA
EHF kopa, ligaxka faseko 5. jardunaldia
-
Bera Bera – Podravka Vegeta (Igandea, 12:00)

