Protesta festa egin dute Parte Zaharreko Haurgunekoek
Kijera gaztetxearen desalojoaren aurkako jarrera argia azaldu dute Parte Zaharreko Haurgunekoek gaur arratsaldean udaletxeko arkupean jolasak, magia, merienda eta burrunba izan dituen protesta festan.
‘Udalak kale gorrian utzi nahi gaitu berriz!’ lelopean egin dute protesta haur zein gurasoek, eta jolas eta aurpegi margoketen bitartez eguraldi txarrari aurre egin diote. Txan Magoa ere bertan izan da, eta haurren barreak eragin ditu bere magia trikimailuekin. Magia emanaldiaren ondoren, gorputza berotzeko txokolate beroa eta bizkotxoa jan dute bertan bildutakoek. Protesta bukatzeko, gaztetxearen desalojoren aurkako danbor, zartagi eta txistu burrunba egin dute haur eta gurasoek.