Mikel Martinezek 'Tabernaria' antzeztuko du Txirain elkartean
Mikel Martinez aktoreak Tabernaria: instrukzioak botatzeko ondo bat kaña bakarrizketa eskainiko du ostiralean Txirain Elkartean. Antzezlanean, zerbitzari gisara ari den aktoreak bere ohiko bezeroak biltzen ditu kaña bat ondo nola botatzen den erakusteko. Bakarrizketak aurrera egin ahala, ordea, tabernariak bere beldur, desira eta zalantzak azaleratzen ditu, gizarteko hainbat gai jorratuz.
Elkarteak bere 20. urteurreneko egitarauari jarraituz antolatu du ekitaldia. Antzezlana 20:00etan hasiko da, eta sarrera doakoa izango da. Aurretik, 19:30ean, pintxo-potea egingo dute elkartean.