Zurriola Ikastolak egoitza berria egingo du Villa Sacramentoren lursailean
Tokiko Gobernu Batzordeak Mitxelena eremuko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren behin-behineko aldaketa onartu du gaur, Zurriola Ikastolak bertan duen lursailari eraikigarritasuna eskaintzeko helburuarekin. Erabakia “ikastetxearen hezkuntza beharrei erantzuteko asmoz” hartu dutela azaldu du Eneko Goiak.
Plan Orokorraren aldaketa honi esker, Zurriola Ikastolak egoitza berria eraiki ahal izango du Villa Sacramentoko eraikina eraitsi ostean. Eraikin berriak ikastetxearen lursaila hobeto aprobetxatu eta lehen hezkuntzako 450 ikasleentzako lekua izango duela aurreikusten dute.