Antiguako Kaldereroak azkeneko aldiz zuzenduko ditu
Jabi Gomez zuzendaria elkarrizketatu du IRUTXULOKO HITZAk, eta ostiraleko astekarian irakurri ahal izango da.
Hamargarrena eta azkena. Antiguako Kaldereroetako zuzendari izateari utziko dio ostiralean Jabi Gomezek (Amara, 1958). Hamargarren aldiz zuzenduko ditu, eta ondoren testigua emango dio Mikel Ormazabal gazteari. 20:30ean abiatuko dira Benta Berriko kiroldegitik, eta Errotxako plazan izango dute bukaera.
“Oso gustura aritu naiz urteotan. Laguntzaile asko izan ditut alboan, eta horrela errazagoa da”, dio Gomezek. 2010ean hartu zuen zuzendari ardura Juanito Alberdiren eskutik. “Nire kuadrillako bati proposatu zion. Baina ez zuenez nahi niri esan zidan eta animatu nintzen. Niri musika asko gustatzen zait, eta baita saltsetan sartzea ere”.
Ostiralean azkeneko aldiz zuzenduko ditu Antiguako Kaldereroak, baina parte hartzen jarraituko du datozen urteetan.