Gazteen imajinazioak badu aplikazio praktikoa
STARTinnova lehiaketan parte hartu dute Antigua-Luberri BHIko ikasleek. Ekintzatasuna landu eta gazteen imajinazioaren laguntzaz enpresa mundura bideratzea da helburua. Honako talde hauek aurkeztu dira:
SWEETEAM
Gure ideia supermerkatura eramateko erosketa-orga bat da. Konturatu ginen orga hauek zaharkituta zeudela, eta gure diseinuarekin hauek hobetzen saiatu gara. Gure orga elektrikoa da, beraz, pisu handia eramaten laguntzen du. Horrez gain, eskailerak igotzeko gurpilak diseinatu ditugu, erabiltzaileen etxeetan igogailurik ez badago gauzak igotzen laguntzeko.
GABeY
GABeY taldea gara gu. Antigua- Luberri BHI-n Batxilergo 2.mailako 5 ikaslek osatzen dugu talde hau. STARTinnova deituriko proiektua dela eta, ideia bat sortu behar izan genuen. Ez genuen mugarik izan, baldintzarik ere ez. Errealista izatearekin balio zuen. Gure kasuan, erosotasuna bermatuko duen proiektu baten alde egin dugu, armairu barruan dagoen arropa islatuko duen ispilu digital baten alde, zehazki.
FARRAPP APLIKAZIOA
Parrandan ateratzea erraztuko dizun aplikazioa da gurea, egunero eguneratuko dena. Egitarauak igoko ditugu, izango diren ekintzak ikusteko. Gainera, ezagunak nora doazen esango dizuegu bi parranda edo gehiago daudenean. Farrappek astero pairatutako arazoa konponduko digu, dena erraztuz. Ez dugu ideiak sortzeko beldurrik, asmakizun onenak modu bitxienean sortzen baitira.
FONDO SUR
STARTinnova proiektuaren ondorioz, ideia bat sortu izan behar genuen. Gure helburu nagusia herritarrek gaur egun duten segurtasuna hobetzea izan da, eta horregatik semaforo aurreratu batzuk sortzea erabaki dugu. Semaforo hauen funtzionamendua nahiko arrunta da, baina gorriz pasatzean argia eta aldi berean soinua egingo duten semaforoak izango dira; honek herritarren istripuak murriztuko ditu.
AITOR ZABALETA HARMAILA
Aitor Zabaleta Harmaila taldea gara, Batxiler 2ko 5 lagunek osatutako taldea. STARTiinnova proiektua dela eta, ideia bat sortu behar genuen. Hainbeste pentsatu ondoren, bat aukeratu dugu. Gure ideia gimnasioetarako makinak egitea da. Gimnasioetako gastuak oso altuak direnez, energia sortzen duten makinak eskainiko dizkiegu. Esperientzia polita izan da produktu erreal bat sortzea eta hori aurrera eramatea enpresa bat sortzeko helburuarekin.