Lisabö taldeak Intxaurrondon abiatuko du aurkezpen bira
Eta edertasunaren lokatzetan biluztu ginen diskoa argitaratu zuen Lisabö taldeak, pasa den urtearen hondarrean. Kontzertuak ere eskainiko zituztela iragarri zuten gipuzkoarrek. Horrela, martxoaren 2an abiatuko dute aurkezpen bira, Intxaurrondo kultur etxean.
Zazpi urteko isilunean hautsi du bandak, eta zuzenekoetarako seikotea egokitu dute. Ondorengo musikariak ariko dira taula gainean: Eneko Aranzasti, Jabi Manterola, Xabi Zabala, Borja Toval, Sergio Gonzalez eta Karlos Osinaga. Donostiako emanaldian Mursego izango da musikari gonbidatua. Sarrerak salgai daude helbide honetan.
Azken lana aurkezteko biran zazpi emanaldi eskainiko dituzte Euskal Herrian, Katalunian eta Portugalen.