'Pandora'
Mugimenduak eta mugimenduak daude. Ezin sumatuko mugimenduak, txikiak, diskretuak. Lurrikarak sortzen dituzten mugimenduak, handiak, zaratatsuak. Mugimendu behartuak, norberak erabaki eta nahi izan ez arren, egitera bultzatutakoak. Hautazko mugimenduak, asmo osoz eta gogotsu egindakoak. Azken aurrekoetako batek kendu digu Rekalde. Azkenekotako ugarik bete dute egunotan Pandora. Ongi etorri!