Udaltzainek Ubikeko bitartekariak identifikatu dituzte 50. greba egunean
Tabakalerako Ubik liburutegiko langileek 50. eguna bete dute greban. Gaur goizean, udaltzainak Nestor Basterretxea plazan duten informazio gunera hurbildu dira. Bitartekariek adierazi dutenez, identifikatu egin dituzte eta isunak jartzeko mehatxua egin diete.
Oraindik ez dute lortu beraien lan baldintzak hobetzea, eta hori gertatu ezean greban jarraituko dutela berretsi dute. Horrela, 50 egun pasa dira Ubik liburutegia itxi zenetik. Ordutik ez du zerbitzurik eskaintzen.
Sedena enpresak azpi-kontrataturiko 13 langile dira greban daudenak beraien prekarietate egoera salatzeko. Tabakaleko Administrazio Kontseiluak ez du neurririk hartu egoera iraultzeko. Donostiako Udalak, Gipuzkoako Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak osatzen dute kontseilua.