Ze Esatek! taldeak 10 urteko ibilbideari bukaera emango dio

Agur esatea erabaki du Donostiako Ze Esatek! bandak. 10. urteurrena era berezian ospatuko dute; hamarkada bateko ibilbideari bukaera emteko azken kontzertu bira egingo dute. Estudioko bost disko eta zuzeneko bat argitaratu dituzte. Badok atarian osorik dituzue entzungai.
Ibilita ikasten da erortzen azken diskoa 2017an argitaratu zuten, eta aurkezpenean hiru kiderekin hitz egiteko aukera izan genuen.
Euskal Herriko txoko gehienetan aritu dira zuzenean, eta baita atzerrian ere. Azken kontzertuak noiz izango diren ez dute argitu, baina agur esateko arrazoiak ohar batean jaso dituzte, eta sare sozialen bidez eman dute albistea: