Klima aldaketaren inguruko umore grafikozko erakusketa egingo dute
Umore fina izango da nagusi bihartik aurrera Egiako Parkeko Ingurumen Baliabideen Etxean ikusgai egongo den Klima aldaketa, hau komeria. Erakusketa bat, bi esposizio izeneko erakusketa bikoitzean.
Mundu osoko eta Euskal Herriko binetagileek klima aldaketaren auziaren inguruan duten ikuspuntua islatuko dute Cristina Enea Fundazioak antolatu duen erakusketako marrazkietan. Gai berdinaren inguruko bi erakusketek osatzen dute proiektua, bata ikuspegi lokaletik eta bestea ikuspegi globaletik.
Mattin, Maite Gurrutxaga, Txispas eta Mamen Moreu dira, besteak beste, erakusketan euren binetak jarriko dituzten artista lokalak. Bestalde, Forges. Zijun Li eta Kap artistak nabarmentzen dira erakusketan parte hartuko duten mundu mailako artisten artean.