Nacho Nuñez da Gipuzkoa Basketeko presidente berria
Duela aste gutxi, Nekane Arzallus Gipuzkoa Basketeko presidente ohiak klubaren kargu gorena utziko zuela iragarri zuen, udal hauteskundeetan EAJren zerrendan aurkeztuko delako. Orain, GBCko administrazio kontseiluak Nacho Nuñez presidenteordea klubeko arduradun nagusi izendatu du, Arzallusen utzitako lekua bete dezan.
Nuñez 2010ean iritsi zen GBCra, eta 2015etik izan da klubeko presidenteordea, Arzallus presidente bilakatu zenetik, alegia. Izatez abokatua, Nuñez klubeko bosgarren presidentea izango da, Miguel Santos, Gorka Ramoneda, Alvaro Bilbao y Nekane Arzallusen ostean.