Txillardegiren Klika
21. Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du, eta euskara batuaren sortzaileari buruzko dokumentala aurkeztu du: 'Txillardegiren Klika'.
21. Korrikak Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi omenduko du, eta euskara batuaren sortzaileari buruzko dokumentala aurkeztu du: Txillardegiren Klika. 2012. urtean zendu zen Donostian, 82 urterekin. Hil baino 8 urte lehenago grabatu zitzaion elkarrizketa bat da ikus-entzunezkoaren abiapuntua. Momentu horretan 14. Korrika prestatzen ari ziren Ni ere bai lelopean. Euskara ikasteko urratsa egindako jendea omendu nahi izan zuen.
Oraingoan, Korrika urrunago doa, Klika leloaz eskatu nahi baitu euskara erabiltzeko, euskaraz ahalduntzeko, euskararekin inplikatzeko, eta, noski, ez dakienak euskara ikasteko. Horregatik guztiagatik omenduko du Txillardegi: euskaldun berri zahar hura (berak zioen bezala) erabakigarria izan da euskararen historiako azkeneko mende erdian. Txillardegik berak elkarrizketan kontatzen du zergatik eta nola ikasi zuen euskara.
Elkarrizketa hura oinarri, bestelako artxibo ugari ere erabili ditu dokumentalaren egileak, Kote Camachok. Bernardo Atxaga, Harkaitz Cano, Joxe Azurmendi, Miren Azkarate, Ibon Sarasola eta Laura Mintegiren adierazpenak ere biltzen ditu ikus-entzunezkoak-