Hirigintza Jasangarriaren arreta bulegoa lekuz aldatuko dute
Donostiako Udalak urrats berri bat egingo du Ekipamendu Plana aurrera eramateko. Hirigintza Jasangarriaren arreta zerbitzua lekuz aldatuko dute. Hilaren 26tik aurrera San Martin kaleko 48. zenbakian eskainiko dute zerbitzua. Astelehenetik ostiralerako ordutegia 9:00etatik 14:00etara bitartekoa izango da. Lekualdaketa dela eta, hilaren 25ean zerbitzua soilik telefonoz emango dute.
Hirigintza saila udaletxeko eraikinetik atera eta San Martinen egongo da behin-behineko egoeran datozen urtetan. Behin betiko egoitza, ordea, Easo kalean izango du, suhiltzaileen egoitza zaharreko eraberritze lanak bukatzerakoan.
Udal egoitzen berrantolaketa orokorrarekin, herritarren arreta hobetu eta egungo lantokien gabeziei erantzun nahi die. Ekipamendu Plana azken burura eramaterakoan, egoitza nagusien banaketa ondorengoa izango da:
- Udaletxea: udal gobernu organoak, antolaketa zerbitzuak, lege zerbitzuak eta turismo bulegoa.
- Easo kaleko egoitza: UdalInfo bulegoa eta lurralde zerbitzuak (Hirigintza, Ingurumena, Hiri Mantentze eta Zerbitzuak, Etxegintza, Mugikortasuna eta Gizarte Ekintza).
- Goikoa Jauregia: ekonomia eta finantza zerbitzuak.