Auzotarrek eta tabernek Inauteriak ospatuko dituzte Egian
Aitor Ikastolako konpartsa 2007ko Inauterietan. (Argazkia: Amaia Portugal) Egia kolorez eta alaitasunez beteko dute martxoaren 2an, izan ere, Egia Bizirik auzo elkarteak inauterietako festa antolatu du egun horretarako. 12:30ean elkarretaratzea eta pintxo-potea egingo dute Plaza Haundin eta ondoren, 14;30ean, herri bazkaria egingo dute Arrano elkartea. Sarrerak Kosko eta Kata tabernan egongo dira salgai. Arratsaldean, 18:00etan, mozorro kalejira egingo dute auzoan zehar, musikarekin.
Auzoko tabernek ere bat egingo dute jaiarekin, eta bakoitzak, mozorrotzeko gai bat aukeratu du. Kosko tabernakoek Koxkolinpiadak gaia aukeratu dute, Katakoek Taka-kata zahar etxea gaia, La Tabernakoek Rokeroak gaia, Helmugakoek Heavy-muga, Tetuan eta Hegoaldekoek Alicia lurralde miresgarrian, Suastraiekoek Peter Pan gaia, Agredakoek Safari gaia eta Andenekoek Queen musikariari egingo diote omenaldia.

