"Hobetu daitekeela uste dut, eta ez dugu baztertzen lekuz aldatzea"
Eztabaida sortu du Miramar Jauregiko 'Donostia San Sebastian' instalazioak.
Miramar Jauregian jarritako Donostia San Sebastian letra handiez osaturiko instalazioak askorako eman du. Pasa den astean aurkeztu zuten Donostiako Udalak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Basquetour erakundeak. Haserrea eta poztasuna eragin du, baina baita umorezko erreakzio sorta. Hori dela eta, Eneko Goia alkateari galdetu diote ea benetan gustuko duen, baina ez du bere iritzi pertsonala eman.
“Hobetu daitekeela uste dut, eta ez dugu baztertzen lekuz aldatzea”, adierazi du Goiak. Sortu den eztabaidari ez dio garrantziari eman nahi. “Gauzak asmo onez egin arren, beti ez da asmatzen. Esan bezala, hiriko beste leku batera eraman daiteke”.
Urte osoa iraungo ote du instalazioak Miramarren? Ez dirudi, Goia alkateak esandakoaren arabera. “Ez badu funtzionatzen, ba naturaltasunez beste leku batera eramango dugu”.