Ibaetako Bertso Jaialdia egingo dute martxoaren 1ean
Ostiralean hasiko dira Ibaetako jaiak eta igandera bitarte iraungo dute. Auzoan elkartu eta gozatzeko egitaraua antolatu dute. Dena dela, berrikuntza esanguratsuena martxoaren 1erako gorde dute; Aingeru Zaindariaren Egunerako.
Erromeriarekin batera, lehen aldiz, arratsaldeko bertso jaialdia egingo dute Ibaetako Lautximeneta frontoian (19:00). Lau bertsolari ezagun ariko dira kantuan: Andoni Egaña, Nerea Ibarzabal, Beñat Gaztelumendi eta Maialen Lujanbio. Gai jartzaile lanetan, berriz, Unai Elizasu ariko da.