Txomineneako Aintzieta pasealekua urbanizatuko dute
Loiolako zeharbidea berritzearekin batera, Txomineneako Aintzieta pasealekuaren urbanizazioa egingo du Donostiako Udalak. 1,6 milioi euroko aurrekontua du proiektuak.
Egungo errepidearen maila eraikinek duten maila berdinera igotzea aurreikusten du proiektuak. Horrela, errepidea eta espaloia maila berean egongo dira. Espaloian bidegorria egongo da, eta errepidetik bereizteko zabaleran 2,5 metroko berdegunea jarriko da.
Txomin Berriaren proiektuaren parte da bulebarizazioa, eta ezingo dira lanekin hasi auzo berriaren bide nagusia egin arte. Izan ere, lanek irauten duten artean trafikoa bide horretatik joango da.