Lilatoirako 500 dortsal baino gutxiago gelditzen dira
Berezia izango da aurtengo Lilatoia, 30 hamar urte betetzen baititu. Horren seinale da dortsalen salmentak daraman erritmoa, izen-emate epea amaitzeko astebete gelditzen denean, 500 dortsal baino gutxiago geratzen baitira.
Berritasunekin dator, gainera, aurtengo Lilatoia. Izan ere, Gipuzkoa Ogi Berri emakumezkoen txirrindularitza taldeak irekiko du lasterketa lehen aldiz. Lasterketa martxoaren 10ean izango da, eta, dortsalak erosteko epea otsailaren 26an bukatzen da, 23:59etan. Bestalde aurten ere Hitza taldeak Lilatoia egingo du eta ostiralerarte taldean izena emateko epea irekita egongo da.