Txuri Urdinek liga txapelketako finala jokatuko du, Puigcerdaren aurka
Liga titulua beste urtebetez berresteko aukera izango du Txuri Urdinek, play-offetako finalerdian Majadahonda bigarren aldiz garaitu ostean. Txapeldun izateko, donostiarrak Puigcerdaren aurka gailendu beharko dira, bost jardunalditan banaturiko lehian. Finaleko lehenengo norgehiagoka datorren asteburuan jokatuko dute.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek Araskiren aurkako derbia irabazi du, sailkapeneko play-off postuetan are gehiago egonkortuz, eta hockeyan, berriz, Realak porrot batekin berrartu du liga txapelketa.
Eskubaloian, Bera Berak garaipen sendoa lortu du Atletico Guardesen aurka eta sailkapeneko burua berreskuratu du.
Futbolean, azkenik, Realeko neskek gol festa ederra eskaini diete Zubietako zaleei, garaipen batekin azken hilabeteetako bolada onari jarraipena emateko.
IZOTZ HOCKEYA
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finalerdia
- Txuri Urdin 3 – 2 Majadahonda
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 21. jardunaldia
-
Araski 50 – 60 Ibaeta Basket
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 10. jardunaldia
- Reala 0 – 4 Taburiente
ESKUBALOIA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 16. jardunaldia
-
Bera Bera 28 – 19 Atletico Guardes
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 22. jardunaldia:
-
Reala 3 – 0 Madril