Learritza pasealekuaren segurtasuna hobetuko dute
Donostiako Udalak Zubietako Learritza pasealekua hobetzeko proiektua onartu du, eta Usurbilgo Udalarekin elkarlanean egingo ditu lanak. 239.056 euroko aurrekontua du.
Learritza pasealekuak Zubieta eta Usurbilgo Santu Enea auzoa lotzen ditu. Bidetik bizikletak, oinezkoak eta ibilgailuak pasatzen dira. Esaterako, Lasarte-Zubieta T6 autobus zerbitzua. Pasealekuak egun duen arriskua gutxitzea da helburua.
Proiektuak aurreikusten du pasealekuaren inguruan beste bide bat egitea oinezkoentzat eta bizikletentzat. Petriza bidetik Arkaitz Erreka ubidea zeharkatzen duen zubiraino joango da. Bestalde Learritza pasealekuaren seinaleak hobetuko dira.