Kale ikuskizunak antolatu ditu dFeriak, bere 25. urteurrenean
Argazkia: dFeria. 25 urte bete ditu aurten dFeriak, eta, horregatik, bederatzi kale ikuskizun antolatu dituzte, denak doakoak. Ikuskizun guztiak dFeriaren aurreko larunbatean, martxoaren 9an, egingo dituzte, bost espaziotan banatuta: Alderdi Eder, Bulebarreko kioskoa, Konstituzio plaza, Bulebar-Bretxa eta Bretxako merkatua.
Hainbat ikuskizun mota antolatu dituzte dFeriaren mende laurdena ospatzeko, hala nola, umorea, barra-dantza, akrobaziak eta zirkua. Segidan, kale ikuskizunen egitarau osoa:
- Meeting Point: Ertza konpainiaren dantza ikuskizuna, Alderdi Ederren. 16:30 + 19:00 (15 minutu).
- Yo-Yo: Naoto Okada munduko yo-yo txapeldunaren emanaldia, Konstituzio plazan. 16:55 + 19:25 (15 minutu).
- Topa: Kukai dantza taldearen emanaldia, Konstituzio plazan. 17:10 + 19:40 (15 minutu).
- Men in coats: Antzerki ikuskizuna, Konstituzio plazan. 17:25 + 19:55 (15 minutu).
- Todo encaja: Diziplina anitzeko emanaldia, Bretxako merkatuan. 17:50 + 20:20 (40 minutu).
- Street Pole Dance, Fire and Pole: Meriko taldearen barra-dantza ikuskizuna, Bretxa-Bulebarren. 18:35 + 21:05.
- Begiradak: Sara Alvarez eta Ortzi Acostaren diziplina anitzeko emanaldia, Bretxa-Bulebarren. 18:50 + 21:20.
- Evolucion: CYR SIUX taldeko Cristian Ortizen zirku ikuskizuna, Bretxa-Bulebarren. 19:10 + 21:40.
- Les Amants Flammes: Attrap’Lune taldearen dantza, zirku eta su emanaldia, Bulebarreko kioskoan. 22:00etan (15 minutu).


