Kresala Zineklubaren martxoko egitarau osoa aurkeztu dute

Astelehenero egingo dute Kresala Zinekluba martxoan, ohi bezala Trueba Zinemako aretoetan arratsaldeko 19:30ean. Lau emanaldi egingo dituzte guztira: martxoaren 4ean, 11ean, 18an eta 25ean. Bestalde, film guztiak gonbidatu bereziek aurkeztuko dituzte. Honakoa da martxoan Kresala Zineklubak proiektatuko dituen filmak:
- Martxoaren 4ean: Mohamed Al Daradji zinemagilearen Al Rahal / The Journey (2017) filma. EHUko irakasle Iñaki G. Gurpegik aurkeztuta.
- Martxoaren 11ean: Arpad Bogdan zuzendariaren Geneziz (2018) filma. AIZU! aldizkariko kazetari Eñaut Mitxelenak aurkeztuta.
- Martxoaren 18an: Michael Pierce zinemagilearen Beast (2017) filma. ZINEAko kritikari Zigor Etxebestek aurkeztuta.
- Martxoaren 25ean: Celso Garciaren La delgada linea amarilla (2015) filma.