'Soinujolearen semea' filma emango dute Giza Eskubideen Zinemaldian
17. Giza Eskubideen Zinemaldiaren programazioa aurreratu dute, eta Fernando Benues zinemagilearen Soinujolearen semea filma izango da apirilaren 5ean zinemaldia irekiko duena.
Euskal Herriko Abra Prod eta Tentazioa Produkzioak konpainiek ekoiztu dute Benuesen filma, San Sebastian-Gipuzkoa Film Commissionekin lankidetzan. Horretaz gain, hainbat gai jorratzen dituzten filmak ikusi ahal izango dira Giza Eskubideen Zinemaldian, hala nola, migratzaileak jasotzeko herritarren osatzen dituzten sareak, gelarien aldarrikapenak eta Saharako gazteen egoera. Hurrengoak dira antolakuntzak aurreratu dituen gainontzeko filmak:
- The Miseducation Of Cameron Post (2018). Desiree Akhavan; AEB.
- The State Against Mandela And The Others (2018). Nicolas Champeaux eta Gilles Porte; Frantzia.
- Funan (2018). Denis Do; Frantzia, Belgika, Luxemburgo.
- Hamada (2018). Eloy Dominguez Seren; Suedia, Alemania, Norvegia.
- Hilos de sororidad (2019). Eneko Olasagasti; Euskadi.
- La explotacion: Las Kellys (2018). Georgina Cisquella; Espainia.
- The Load (2018). Ognjen Glavonic; Serbia, Frantzia, Kroazia, Iran eta Qatar.
- Paseko txoriak (2019). Juanmi Gutierrez; Euskadi.
- Welcome To Sodom (2018). Florian Weigensamer eta Christian Krones; Austria.