Amama(k)
Oraindik gogoan daukat gona alde batera utzi eta galtzak jantzi zenituenekoa. Ez duzu gonarik berriro jarri. Oroitzen naiz kartetan jokatzen hasi zinen garaiaz. Egun, tutean aritzea gehien gustatzen zaizun gauzetako bat da. Ez dakit noiz zapaldu zenuen lehenbizikoz taberna bat, baina lagunekin zu bakarrik kafea hartzera joatea, azken urteetako kontua dela soberan dakit. Ez gara inoiz hutsetik hasten. Inoiz ez. Ez dezagun ahaztu, gaurko eskubideak, atzoko emakumeen borroka direla: borrokatzen segi dezagun, bada. Eskerrik asko, amama. Eskerrik asko amama guztiei.