Donostiako Merkataritza Azokan 200 denda baino gehiagok parte hartuko dute
Martxoaren 15etik 19ra bitartean egingo da, eta helburu zehatza du: hiriko merkataritza sustatzea eta salmentak suspertzea.
Martxoaren 15etik 19ra bitartean egingo dute #DonostiaMarket edo Donostiako Merkataritza Azoka. Donostiako Sustapena eta Donostia Moda Klusterra dira antolatzaileak, eta helburu zehatza du: hiriko merkataritza sustatzea eta salmentak suspertzea. 200 denda baino gehiago parte hartuko dute.
Azokaren bitartez, hiriko denden beraien produktuak –stock zein sasoikoak– kalean erakusgai jartzeko aukera eskaintzen die kontsumitzailearengana gerturatzeko xedearekin. Erosteko esperientzia “erakargarria” izan dadin, azoka identifikatzen duen alfonbra urdina jarriko dute denden aurrean.
“Donostiako outlet edo salmenta-puntu garrantzitsuena da. Gainera, hiriko denden produktuez osaturikoa da, eta ez kanpoko enpresenak. Gure merkataritza babesteko egitasmo esanguratsuena da”, azpimarratu du Ernesto Gasco alkateordeak.
Azoka hasi aurretik, Donostia Moda Klusterrak marketin aholkuak eskainiko dizkie parte hartzen duten dendei. “Hiriko denda askoren erakusleihoak ez dira erakargarriak, eta hori hobetzen lagundu nahi diegu”, azaldu du Laura Chamorro Klusterreko zuzendariak.
Hilaren 14an, azokaren bezperan, gastropote berezia egingo dute San Martin azokan. Lehen aldiz, moda desfile bat egingo dute. Ondoren, musika talde batek kontzertua eskainiko du.