Amara Berrin eta Morlansen bat egingo dute greba feministarekin
Martxoaren 8rako astebete falta da eta Donostiako hirietako asanbladak grebarako prestatu dituzten jardueren eta ekintzen berri ematen hasi dira. Aurten, grebaren egunerako indarrak eta fokua deszentralizatu nahi izan dituzte, eta auzoetako dinamikak eta mobilizazioak indartu dituzte.
Martxoaren 8ko greba feminista iristear dagoela, Donostiako hainbat auzotako kaleak grebaren aldeko mural eta pintadekin bete dituzte gaur gauean, horien artean, Amara Berrikoak. Auzoan prest daude greba feministarako, eta ostiralean, martxoaren 8an, Donostiako mobilizazioekin bat egingo dute. Goizean, hala ere, hainbat jarduera egingo dituzte auzoan bertan. 00:00etan “kazerolada ibiltaria” egingo dute Ferrerias plazatik abiatuta. 9:00etan gosari herrikoia egingo dute Olaeta plazan, eta ondoren Martuteneko espetxean hasiko den gurpil martxara abitatuko dira denak batera.
Morlansen ere, planteamendu berdina egin dute greba egunari begira. Goizean goiz, 9:30ean, auzoa girotzen hasiko dira, Leire plazan. 11:00etan gurpildun martxari harrera egingo egingo diote Usandizaga institutuaren aurrean. 15:00etan proiekzioa eta mahai ingurua egingo dituzte Morlansen auzo elkartearen egoitzan. 17:00etan plaza dantzak egingo dituzte auzoan.