Elkano Browning Cream taldearen 'Bor Bor' diskoa MIN sarietarako hautatu dute
(Argazkia: Lobo Altuna) Elkano Browning Cream talde donostiarra musika independentearen MIN sarietarako hautatua izan da, Jazz Album Onenaren sailean, 2018an argitaratu zuten Bor Bor diskoarengatik.
Jazz hirukote bat da Elkano Browning Cream, Frank Mantegari bateria-jotzaile frantsesak, Dave Wilkinson gitarra-jotzaile ingelesak eta Mikel Azpiroz organo-jotzaile donostiarrak osatzen dutena, azken hau taldearen burua delarik. Taldearen bosgarren diskoa da Bor Bor, eta denetan munduko hainbat musika fusionatu dituzte, beti jazz musika ardatz izanik.

