Greba feministarako prest daude Altzan!
2019ko greba feministaren aurkezpena egiteko triki-martxa Altzan. (Argazkia: Garazi Castaños) Martxoaren 8rako oso gutxi falta da eta Donostiako hirietako asanbladak grebarako prestatu dituzten jardueren eta ekintzen berri ematen hasi dira. Aurten, grebaren egunerako indarrak eta fokua deszentralizatu nahi izan dituzte, eta auzoetako dinamikak eta mobilizazioak indartu dituzte.
Altzan ere gogor aritu dira lanean eta prest daude martxoaren 8ko greba feministarako. Joan den otsailean “trikimartxa aldarrikatzailea” egin zuten auzoan zehar greba feministaren berri eman eta auzotarrak prestatzeko.
Martxoaren 8an Donostiako deialdiekin bat egingo dute, baina goizean, hainbat jarduera eta ekintza egingo dituzte Altzan bertan:
- 9:30 Gosari herrikoia Herrera K.E.-n
- 10:30 Kalejira Intxaurrondoruntz
- 11:00 Intxaurrondoko apeaderoan elkartuko dira Erdialdera batera joateko
Hona hemen “trikimartxa aldarrikatzailea”ren bideo bat:

