Maria Teresa Fagoaga dantza irakaslea hil da
Hainbat belaunaldiren dantza irakaslea izan da Maria Teresa Fagoaga (Donostia, 1938). 81 urterekin hil da ballet irakaslea. Azken sei hamarkadatan ballet klasikoko eskolak eman zituen Parte Zaharrean, Euskal Herria kaleko Fagoaga eskolan, 2016an erretiroa hartu zuen arte. Bere ahizparen laguntzarekin, Maria Jesus piano jotzailearekin, hasi zen eskolak ematen.
Gipuzkoako Dantza Profesionalen Elkarteak 2011. urtean saritu zuen Dedikazio sariarekin.