Zuhaitz Eguna ospatzeko landaketa herrikoia egingo dute Loiolako Erriberan
Igande honetan, hilaren 10ean, Zuhaitz Eguna egingo dute Loiolako Erriberan. Landaketa herrikoia antolatu dute Erribertxo Kultur Elkarteak eta Haritzalde Naturzaleen Elkarteak. Mikel Laboa pasealekuaren sarreran elkartuko dira 10:30ean.
Landaketa honen bidez hemengo zuhaitz eta basoen garrantzia transmitutu nahi dute: “Bioaniztasuna aldarrikatu nahi dugu. Aurten ibai ertzetako haltzadi eta baso mistoan jarri dugu beria, espezie ugariz osaturiko zuhaiztia sortu nahian”.
Zuhaitzak uholdeei zein aldaketa klimatikoari aurre egiteko tresnak direla nabarmendu dute. “Oxigenoa ekoizten duen fabrikak dira, airea garbitzen dute, lurra sortzen laguntzen dute, laboreak zaintzen dituztenak, zarata gutxitzen dute eta aisialdirako gunea izateaz gain elikadurak eta egurra ematen dizkigute”.
Loiolako Erribera pasealekuan egingo dute igandeko landaketa, Urumea ibaiaren ezkerraldean. “2014an leku berean landaketa herrikoia egin genuen. Beraz, aurretik baziren beste hainbat zuhaitz landatuta han: haltzak, zumarrak, astigar txikiak, urkiak eta haritzak”. Landaketa egin eta gero, parte hartzaileek mokadutxoa jateko aukera izango dute Bartzelona hiribideko Apitxin tabernan.