Sevilla handi geratu zaio Realari
(Argazkia: Sevilla FC) Porrot gogorra Realarentzat, hamahiru minututan partida oso bat nola galdu daitekeen erakutsiz. Aurkari gogorrari egin behar izan zioten donostiarrek Sevillan, eta denbora tarte horretan jasotako hiru golei buelta emateko aukerarik ez zuten izan. Oyarzabal eta bere hiru golak izan ziren taldeko protagonistak. Horietako bi aurkariaren zutoinen artetik pasa ziren, eta hirugarrena, berriz, sevillarren bosgarrena izan zen. Gauzak horrela, Imanol Alguacilen jokalariak burumakur bueltatu dira Donostiara, asteburuan gertatutakoa Levanteren aurka jokatuko duten neurketarekin ahazteko asmoz.
Izotz hockeyan, berriz, asteburua bikaina izan da talde donostiarrentzat. Izan ere, Txuri Urdinen emakumeen taldeak play-offetako finalerako sailkatzea lortu zuen, eta gizonenak, aldiz, orain arte eginiko puntuen partziala bere alde duela jokatuko du finaleko azken partida. Alegia, datorren asteburuan irabazi edo berdinduz gero, Txuri Urdinek liga titulua beste urtebetez mantenduko du.
Saskibaloian, Ibaeta Basketek partida fina jokatu zuen Ensinoren aurka, jarraian hirugarren garaipena lortuz.
Hockeyan, azkenik, Realak porrot berri bat jaso du R.C. Poloren aurkako norgehiagokan.
FUTBOLA
Gizonezkoen lehen maila, 27. jardunaldia
-
Sevilla 5 – 2 Reala
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finalerdia
- Sumendi 1 – 2 Txuri Urdin
- Sumendi 3 – 4 Txuri Urdin
Gizonezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finala
- Puigcerda 5 – 3 Txuri Urdin
- Puigcerda 5 – 9 Txuri Urdin
SASKIBALOIA
Emakumezkoen liga, 22. jardunaldia
-
Ibaeta Basket 81 – 54 Ensino
ACB liga, 22. jardunaldia
-
Unicaja 87 – 69 Gipuzkoa Basket
HOCKEYA
Emakumezkoen Ohorezko maila, 12. jardunaldia
- R.C. Polo 4 – 0 Reala

