Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Egunaren inguruko jarduerak antolatu dituzte
Martxoaren 21eko Arrazakeria eta Xenofobiaren Kontrako Nazioarteko Eguna dela eta, hainbat jarduera egingo dituzte Donostian, hilaren 12tik 29ra. Emanaldiak eta hitzaldiak egingo dituzte, besteak beste.
Hiriko hainbat eragile izan dira jarduerak antolatu dituztenak: Donostiako Udaleko Kultur Aniztasun Bulegoa, Donostia Kultura, San Telmo Museoa, Fundacion Secretariado Gitano, SOS Arrazakeria, Bagera Euskaltzaleen Elkartea, Zuhaizti Eskola Publikoa, Amara Berri Eskola Publikoa, Maria Reina Eskola, Euskadiko GGKEn Koordinakundea eta Medicus Mundi, hain zuzen. Honako egitarau bateratua osatu dute guztiek:
- Martxoak 12: Atzerritartasun araudiaren inguruko saioa: Errotzeak eta baimenen berritzeak; Okendo Kultur Etxean, 18:30ean.
- Martxoak 14: World cafe: Errefuxiatuak-Mentoritza; San Telmo Museoan, 18:00etan.
- Martxoak 20: Auzokoak dokumentala; Egia Musika eta Dantza Eskolan, 14:45ean.
- Martxoak 21: El naufragio. 30 años de memoria sumergida dokumentala; Aquariumean, 18:00etan.
- Martxoak 22:
- Leccion gitana dokumentala; Loiola Kultur Etxean, 11:00etan.
- Munduko azoka; Maria Reina Eskolan, 17:00etan.
- Floripa pailazoen Tangoticlown ikuskizuna; Larrotxene Kultur Etxean, 17:30ean.
- Martxoak 24: Arrazakeriaren aurkako martxa; Trintxerpeko azokatik, Bulebarrebako kioskora, 11:30ean.
- Martxoak 26: Giza liburutegia; San Telmo liburutegian, 17:30ean.
- Martxoak 27: Hitzaldiak: Ahoz ahoz zu hizlari; Katalunia plazan edo Okendo Kultur Etxean (eguraldiaren arabera), 17:00etan.
- Martxoak 29: Munduko jolasak; Amara Berriko Salaberria eraikinean, 16:30ean.