'Ateak' erakusketa ikusgai egongo da Tabakaleran
Ateak erakusketa ibiltaria Tabakaleran egongo da ikusgai martxoaren 31ra arte. 2018an indarkeria matxistaz “Espainian eraildako emakumeak” gogoratu eta omentzeko helburuz sortu dute hainbat artistek erakusketa. Lana hainbat artistek ateetan egindako 47 obrek osatzen dute, ate bat hildako emakume bakoitzeko. Erakusketa doakoa izango da.
Edurne Ormazabal Tabakalerako zuzendariak adierazi du Ateak erakusketak “gizartearen ahalmen sortzaile eta kritikoan eragiteko helburua” duela.
Erakusketa ibiltariaren lehen geldialdia Anoetako estadioa izan zen, hain zuzen, han inauguratu baitzuten, Realaren eta Atletico Madrilen arteko partidaren egunean. Ondoren, Donostiako udaletxeko osoko bilkuren aretoan eta Gipuzkoako Aldundiaren Jauregiko arkupeetan egon dira ateak.