'Donostiako kantak III' kontzertua egingo dute Viktoria Eugenian
Donostiako Orfeoi Txikiak, Donostiako Abeslari Txikiek eta Donostiako Txistulari Taldeak Kresala Dantza Taldearen laguntzaz, Donostiako eta Euskal Herriko kantak ardatz izango dituen emanaldia egingo dute Viktoria Eugenian. Martxoaren 22an egingo dute, 20:00etan, eta besteak beste, Sorozabal, Santesteban eta Ugalderen lanak interpretatuko dituzte.
Sarreran Viktoria Eugenia antzokiaren webgunean eskuratu daitezke, 15 eurotan.
Donostiako Udalaren txistulari taldeak Tanda de danzas (Mazurka-Trinis-Finale) interpretatuko du. Ondoren, Abeslari txikiekin batera, Sabino L. de Guereñoren Izar barri bat, Xabier Otaegi eta Jose Ignazio Ansorenaren Behin edo behin, Juan Alvarez Urresti Gamborenaren En la Plaza Constitucion eta Sally K. Albrecht-en Clap your hands joko dituzte.
Kresala dantza taldeak Sagar dantza eta Buba eta Bubu dantzatuko dituzte. Gero, Orfeoi Txikiak eta Donostiako Udalaren txistulari taldeak Oskorri taldearen Gaztelugatxe, Kalera gazteak (Junkal Guerrero), A white rainbow (Bruria Schweitzer/Yoseph Hadar), Mare nostrum, herri mediterraneoetako kantak (Josu Elberdin) abestuko dituzte.
Amaitzeko, Orfeoi Txikiak, Abeslari txikiek, Donostiako Udalaren txistulari taldeak Pablo Sorozabalen Gabiltzan kalez kale, Kiriko, Ezezaguna, Donostiako irrati iragarkiak, Churreria Celigueta-El Bufalo-Amuebladora Comercial Hispania, Juan Jose Santestebanek jasotako Donostiako antzinako himnoa interpretatuko dituzte.