Eskaripeko geldialdi zerbitzua gaueko autobus linea guztietara zabalduko du Dbusek
Eskaripeko geldialdi zerbitzua Donostiako gaueko autobus linea guztietara zabalduko du Dbusek apirilaren 5etik aurrera, eta, horren bitartez, emakumeek, eta 18 urtetik beherako gazteek eskatu ahal izango dute zerbitzua.
Aurreko atetik soilik atera ahal izango dira zerbitzuaren erabiltzaileak, eta autobus gidariari eskatu beharko diote zuzenean, jaitsi nahi duten lekua baino geltoki bat lehenago. Bestalde, gutxienez 1,5 metroko zabalerako espaloia duten lekuetan bakarrik geldituko ahal izango dira autobusak, baldin eta arrisku egoerarik sortzen ez badute.
Iazko ekainean jarri zuten martxan eskaripeko geldialdi zerbitzua B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa gautxorian, eta gautxori guztietara zabalduko dute orain. Ondorengo zonaldeetan eskatu ahal izango dute erabiltzaileek zerbitzua:
B1-Benta Berri-Berio-Añorga:
- Berio pasealekuko 14 eta 18 zenbakien artean.
- Berio pasealekuko 28 eta 38 zenbakien artean.
- Cebanceko biribilgunearen ondoren Berio pasealekuko 1era arte.
- Errotazar kaleko zuzenean, Añorgan
B2-Aiete-Bera Bera:
- Bera Bera pasealekuan 64 zenbakiaren aurrean.
- Bera Bera pasealekuan 51 eta 53 zenbakien artean.
- Bera Bera pasealekuan 19an.
- Andoain kalean 13tik kale bukaeraraino.
- Pagola kalean Oriamendi pasealekuaren bidegurutzea aurretik.
B3-Egia-Intxaurrondo:
- Gabriel Aresti pasealekuan, Tolaregoia kaleko bidegurutzearen ondoren.
- Sibilia kaleko hasieran, Beharkoko biribilgunearen ondoren.
- Sibilia kaleko 44an.
- Buztintxulo kalean Jose Maria Busca Isusi kaleko bidegurutzean.
- Bustintxulo kalean Baratzategiko bidegurutzeraino.
- Monseko pasealekuan Kiroldegia aurretik dagoen aparkalekuaren ondoan.
- Garroko Zubiranzko jaitsieran.
- Zubiaurre pasealekuko 99an.
- Zubiaurre pasealekuan Renfek Intxaurrondon duen geralekuaren ondoan.
- Matigotxotegian Fernando Sasiaineko eskaileren ondoan.
- Matigotxotegin Karmengo Ama kalearen aurretik.
B4-Amara-Ribers-Martutene:
- Martuteneko pasealekuan.
- Ikastola eta Ibai Alde geltokiaren artean.
B6-Altza:
- Txapinene kalearen azken zatian, Lauaizeta kaleko bidegurutzearen ondoan.
- Lauizeta kalean Leosineta kaleko bidegurutzeraino.
- Larratxo pasealekuan (antzinako ikastetxearen atzealdean).
- Altza pasealekuan 13tik Arriberriraino.
- Arrizarretik Darietako Bidearaino.
- Darietako Bideko 39tik Buenavistaraino.
B7-Igeldo:
- Cristobal Balenciaga pasealekuan Amezti kaleko sarreraren ondoan.
- Amezti kaletik Igeldo auzoko irteeraraino.
B8-Mirakontxa-Benta Berri-Seminarioa:
- Sanserreka.
- Pio Baroja.
- Pinuen pasealekua.
- Heriz pasealekua.
- Aizkorrri.
- Donostizarra.
- Portuene.
- Mikeleteak.
B9-Amara-Errondo-Puio:
- Errondo Gainean, Errondo Gaineko 32ko geltokitik 35eraraino.
- Errodo Gainean Merkezabal kaleko biribilgunearen aurretik.
- Borroto 34an.
- Katalina Eleizegi kalean.
B10-Zubiaurre-Bidebieta-Buenavista:
- Casares pasealekuan 40 eta 46 artean.
- Arrizaren hasieran, Los Boscosen aurrean.
- Txapinene kalearen azken zatian, Lauaizeta kaleko bidegurutzearen ondoan.
- Lauizeta kalean Leosineta kaleko bidegurutzeraino.
- Larratxo pasealekuan (antzinako ikastetxearen atzealdean.