Elena Setien eta Sara Zozaya sortzaileen arteko solasaldia
Bi musikari donostiarrak izango dira ostiraleko astekariko protagonistak.
Lotura berezia dute Sara Zozaya eta Elena Setien musikari donostiarrek. Another Kind Of Revolution diskoa argitaratu berri du Setienek. Estreinako III lan laburra atera zuen abenduan Zozayak. Sortzeko era askea gustuko dute, eta sormen etengabea bizi dute. IRUTXULOKO HITZAk Kaxildan elkartu ditu.
Ibilbide luzea darama Setienek, eta 2016an Donostiara itzuli zenetik oihartzuna areagotzen ari da. Zozayak, berriz, bakarkako bidea abiatu berri du. Nerabe taldeko abeslaria ere bada, baina proiektu pertsonalari tarte gehiago eskaini nahi dio. Zozayarentzako erreferente garrantzitsua da Setien. Eta Setienek gustuko du Zozayaren sormen emari etengabea.
Musika. Harremana. Sormena. Donostia eta etorkizun hurbila. Horri buruz aritu dira solasean. Ostiraleko astekariko bi protagonistak dira.