'Errautsak' bideoklipa aurkeztu du Niña Coyote eta Chico Tornado bikoteak
Donostiako Niña Coyote eta Chico Tornado taldeak Aitzstar lan berriko lehen bideoklipa aurkeztu du. Errautsak kantua da hautatu dutena, eta bideoa Kaliforniako (AEB) Joshua Tree desertuan grabatu zuten.
Bikotea apirila hasieran itzuliko da zuzenekoetara Aitzstar diskoa aurkezteko. Apirilaren 13an Intxaurrondo kultur etxean ariko dira Liher bandarekin batera. Hain zuzen ere, areto berean egin zuten lan berriaren aurkezpena, kontzertu eta guzti.