Apirilaren 28ko hauteskundeetarako errolda-informazioa eskuragarri dago
Herritar bat botoa ematen Amara Berriko Easo Politeknikoan. (Argazkia: Nerea Lizarralde) Espainiako Kongresurako eta Senaturako hauteskundeak apirilaren 28an izango direla jakinarazi zuen Pedro Sanchez presidenteak joan den otsailaren 15ean.
Hauteskundeetan botoa emateko hautesle-errolda Donostiako Udalaren webgunean kontsultatu daiteke. Webgune horretan hiritarren errolda gaineko informazioa eskuratzeaz gainera botoa emateko pertsona bakoitzari dagokion hauteslekua, mahaia eta helbidea kontsultatu daitezke. Datuak kontsultatu ahal izateko NAN zenbakia eta jaiotza data sartu behar dira.
Mahaikideak izendatzeko zozka martxoaren 28an izango dela jakinarazi du udalak, eta egun horretatik aurrera, mahaikide izendatuak izan diren ala ez ezagutzeko aukera ere emango die herritarrei udalaren webguneak.

