Gimnasia erritmiko txapelketa bat egingo dute Karmelo Baldan
Donosti gimnasia erritmiko taldeko kideak, txapelketa batean. Josean Rozada Amara Berriko Karmelo Balda frontoian egingo dute larunbatean XVII. gimnasia erritmiko txapelketa, Donosti klubak antolatuta. Bi saio izango ditu txapelketak; goizekoa 10:10ean hasiko da, eta arratsaldekoa 16:00etan.
Euskal Herriko zein Espainiako estatuko gimnastek hartuko dute parte txapelketan, alebin kategoriatik senior kategoriara doazenak, eta ondorengo atalak izango ditu: Taldekako eskolarteko txapelketa, Oinarrizko bakarkako txapelketa, Goi mailako junior eta senior kopa lehiaketa, eta Goi mailako banakako lehiaketa.


