Etorkizuna morea da
(Argazkia: Laida Zapre) Momentu historiko batean gaude. Noranzkoaren nolakoan eragin dezakegu. Baina, momentu historikoaren kontzientzia izatea beharrezkoa da, egunero eragitea. Sinestea, gu garela, orain, atzoko borrokari segida eman eta datozen emakumeentzako* etorkizun hobe bat eraiki dezakegunak. Izan zirelako gara eta garelako izango dira. Atzerapausorik ez. Zorionak eta segi borrokan.

