Amaia Zubiria eta Iñaki Revuelta, Uliako mintegietan
Uliako auzo elkarteak igandean, martxoaren 17an, 11:30ean Uliako mintegietan egingo duten ekitaldira joateko deia egin du. Uliako berdegunean ez dutela “inolako eraikinik egiten utziko” adierazi dute.
Duela gutxi Eusko Jaurlaritzak parke guztia monumentu multzo izendatu du, eta garaipen hau ospatzeko ekitaldia izango da igandekoa. Amaia Zubiria eta Iñaki Revuelta abeslariek girotuko dute ospakizuna.