'Bodyboard txapelketa kinkia' egingo dute martxoaren 23an
Antiguako lagun talde batek sortu eta lau urtez antolatu zuen lehiaketa. Hamar urtean zehar, ordea, egiteari utzi zioten. Iaz erabaki zuten berreskuratzea, eta giro apartaz gozatu zuten Ondarretan. Aurten ere egingo dute, martxoaren 23an, larunbatean. Arratsaldeko hirurak aldera elkartuko dira hondartzan, eta lauetan hasiko da txapelketa. Gainera, txapelketarekin lotutako merchandisinga salduko dute eta txokolate jana prestatuko dute. Bodyboard txapelketa kinkiaren ondoren Txantxarrekan elkartuko dira. Bideo emanaldia egingo dute eta zuzeneko musikaz ere gozatuko dute. Peye Honey eta A la vuelta de la eskina taldeek joko dute. IRUTXULOKO HITZAk iazko txapelketaren berri eman zuen, eta egunaren kronika idatzi zuen
.