21. Korrika
Amara Berriko 21. Korrikaren egitaraua prest dago
Apirilaren 12an pasako da 21. Korrika Donostiatik, eta Amara Berrin egun horretarako egitaraua prestatu dute Berritsu Amara Berriko euskara elkarteak eta Donostia Kulturak. Arratsaldeko 17:00etan hasiko dira jarduerekin, eta dultzaineroak, trikitilariak eta txistulariak ibiliko dira auzotik zehar kaleak girotzen. Ordu berean, haur eta gazteentzako jolasak egingo dituzte Olaeta plazako Haurtxokoan eta Gaztelekuan.
17:30ean Amara Berri Kantuz egitasmoa egingo dute, eta auzoan zehar ibiliko dira kantari. 18:30ean Madril hiribidetik sartuko den Korrikarekin batera korrika egingo dute auzotarrek. Egunari amaiera emateko, 19:30ean Ezten Giro erromeria taldeak kontzertua egingo du Armeria plazan.