Eraisketak egin dituzte Txominen auzo berrituaren sarrera eraikitzen hasteko
Hondeatzaileak Goizuetarra tabernaren eraikina bota zuen ostiralean, Txominenea berriaren sarrera izango den eremuaren eraikuntza lanak abiatzeko. Hain zuzen, 100 urte baino gehiagoko eraikinaren lekuan auzoaren sarrerako biribilgunea kokatuko da, Antzieta pasealekuko errepide berriarekin lotura egingo duena.
Datozen egunetan, alboan dagoen Txomin erretegiaren eraikina ere botako dute, Txominenearen eraberritze proiektuarekin aurrera egiten jarraitzeko.
Eraisketak Txomin Enean. Hondeatzaileak Goizuetarra tabernaren eraikin zaharra bota du @irutxulo pic.twitter.com/CscxQ8G9ua
— Iñaki Agirre (@ikiagirre) March 22, 2019