'Izarrak' single-a argitaratu du Sonakay taldeak
Martxoaren 22an jarri zuten salgai Sonakay talde donostiarraren Izarrak single berria. Iker Lauroba musikariak idatzitako eta ijituen kultura eta euskal kultura uztartzen dituen abestia da Izarrak.
Hilaren 14an abestia aurkeztu zuten, eta Laurobak azaldu zuenez, “flamenko kutsua duen tenpo erdiko abestia” da Izarrak, “esperantzari nostalgiarekin kantatua”. Sonakay taldearen euskarazko lehen abesti propioa da, eta Laurobarekin batera grabatu dute. Zuzeneko aurkezpena maiatzaren 5ean egingo dute, Viktoria Eugenia Antzokian, eta hainbat artista igoko dira oholtzara Sonakayrekin batera: Iñaki Salvador, Iker Lauroba eta Maria Berasarte musikariak, Erreka Dantza Taldea, Soledad Ruiz flamenko dantzaria eta Aritz Salamanca euskal dantzaria, besteak beste.