Liga tituluak ihes egin dio Txuri Urdini
Denboraldi historiko baten ostean, Txuri Urdineko neskek ezin izan dute euren lehen liga titulua eskuratu. Astez aste hazten joan den taldea inoiz baino urrutiago iritsi da, lehen aldiz play-offetako finala jokatzea lortu arte. Hor, ordea, pauso bat gorago dagoen Majadahondarekin egin dute topo donostiarrek, eta liga titulua lortzeko aukerak 6 golekin zapuztu dizkiete madrildarrek. Hala ere, egindakoa ikusita, Txuri Urdinen zaleei harro egoteko arrazoirik ez zaie falta; ezta amesten jarraitzeko ere. Izan ere, Donostian apirilaren 13an eta 14an jokatuko den kopak denboraldia biribiltzeko aukera berri bat eskainiko die donostiarrei.
Saskibaloian, Gipuzkoa Basketek bigarren garaipena lortu du jarraian, kategorian irauteko helburua bizirik mantenduz. Ibaeta Basketek, aldiz, ezin zian dio liga sailkapeneko liderrari aurre egin, eta porrot berri bat jaso du Perfumerias Avenidaren kontra.
Futbolean, berriz, Realak garaipena lortu zuen etxetik kanpo, Albaceten Nahikarik eginiko gol bakarrari esker,
IZOTZ HOCKEYA
Emakumezkoen Estatuko Senior maila, play-offetako finala
- Majadahonda 6 – 0 Txuri Urdin
SASKIBALOIA
ACB liga, 24. jardunaldia
-
Tenerife 60 – 67 Gipuzkoa Basket
Emakumezkoen liga, 24. jardunaldia
-
Ibaeta Basket 42 – 69 Perfumerias Avenida
FUTBOLA
Emakumezkoen lehen maila, 25. jardunaldia
- Albacete 0 – 1 Reala